Berri Garrantzitsuak

BIZKAIKO KIROL FEDERAKUNDEEN LIDERGOTZA ITZARTZEN ARI DA!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Besteam zerbitzuaren bitartez, itzarri aholkularitzak eta bizkaiko foru aldundiaren kirol sailak apustu estrategikoa gauzatu dute. Izan ere, bi erakunde hauentzako helburu amankomuna den lidergotza kontzeptua, bizkaiko hainbat kirol federakuntzatan hobetzen ari da.

Zehazki, 2010ko apiriletik-abendua bitartean, bizkaiko zenbait kirol federakuntzetako lehendakariek beste urrats bat eman dute norberaren erakundea hobeto kudeatzeko. Hauen artean, saskibaloi, futbol, golf, eskubaloi, neguko kirolak, txirrindularitza, ehiza eta arrantza, tiroa eta Bizkaiko federazioen elkarteko lehendakariek hartu dute parte.

                                      

                             

Beraz, Itzarrik kirol esparruan eta lidergotza tekniken ezarpenean duen ezagutza, bizkaiko kirol federakuntzen

zerbitzura jartzen ari da.

Harrera eta inplikazioa oso ona izan dela ikusirik, itzarrikideontzat ohore handia da aipatutako lehendakariei, bakoitzaren kirol federakuntza hobeto kudeatzen lagundu ahal izatea.

 

ITZARRIK, DURANGALDEKO NEKAZAL EMAKUMEAREN EGOERAREN NORMALIZAZIOAN LANEAN DIHARDU

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Instituzional mailako hainbat ikerlanetan azaltzen denez, emakumeak gizarte honetan jasotzen duen ezberdintasun egoera nabarmena da, batez ere, nekazal munduko emakumeek zerbitzuak eskuratzeko dituzten arazoak direla eta. Honek, lan profesionala, bizitza familiarrarekin batera garatzeko dituzten gabeziekin du zerikusi zuzena.

Horregatik, Itzarri Consulting eta Durangaldeko Mankomunitateak akordio bat sinatu dute, aipatutako eskualdeko lau zonaldetan pilotu plan bat abian jartzeko, 2010eko urtarriletik 2011ko urtarrilera bitartean. Era honetan, esperientzia pilotua bukatzean, beste nekazal zonaldeetan ezarri daitezken datu lagungarriak izango ditugu.

Aipatutako nekazal zonaldeak hurrengoak dira: Iurretako Orozketa auzoa, Izurtza herria, Elorrioko Gazeta auzoa eta Abadinoko Mendiola eta Sagasta auzoak.

                                                           

Proiektuaren helburu nagusia, Durangaldeko lau zonalde hauetako emakumeak zerbitzu normalizatuak izatea lortzea da.

Horretarako, azpian azaltzen den metodologia jarraitzen ari da Itzarri:
1.- Durangaldeko nekazal emakumeen egoeraren berri izateko azterketa dokumentala gauzatu.
2.- Aukeratutako lau zonaldeen behaketa zuzena.
3.- Proiektuan parte hartuko duten emakume guztiekin, zonaldeka, AMIA gauzatuko da.
4.- Proiektuan parte hartuko duten emakume guztiek, inkesta gidatu bat beteko dute.
5.- Enneagrama tresnaren bidez, nortasun menperatzailea zein den jakiteko kurtsoa burutuko dute.
6.- Blog partehartzaile baten kreazioa.
7.- Lau bileraren buruan, aukeratutako zonaldeetako taldeen, dinamizazio, kontrol eta jarraipena.

Bukatzeko, Duralgaldeko Behargintzan eta lau zonaldeetan, balioztatutako txostenak aurkeztuko dira. Halaber Partehartze Plan Berriak indarrean jarraitzeko, hobetze ekintzak eta ebaluaketen datak zehaztuko dira.

 

TALDE LANA, ATHLETIC CLUB-AREN ESTRATEGIARIK ONENA!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Agian, talde lanaren esparrurik adierazgarriena kirola da, gainera bere garrantzia nabarmenagoa da taldeko kiroletan. Hauen artean, futbola, errege kirola, gizarte arlo ezberdinetan eta gainontzeko kiroletan erreferente da.

Zentzu berean, futbolaren inguruan aipagarria da Athletic Club-a ere erreferente garbia dela. Nahiz abantaila gehiago dituzten taldeen aurka lehiatu (diru gehiago, mundu mailako jokalari nabarmenak, goi maila entrenatzaileak, etab.), taldeko izaera, elkartasuna, lana, konpromisoa eta bizitzaren funtsezko baloreak, Club honen nortasunaren ezaugarri izan dira eta izaten jarraituko dute.

Horregatik, Athletic Club-ean Besteam zerbitzua ezartzea, guztiz sinplea, naturala eta arrakastatsua izan da. Honen seinale, parte hartu duten jokalariek tresna honekin, arrakasta profesionala lortzeko laguntza psikologikoa eta profesional garrantzitsua jaso dutela ikusi dute.

Itzarriko aholkulariok, Besteam-ek bilatzen dituen lorpenak erabat gauzatu direla pentsatzen dugu:

- futbolarien garapen pertsonala hobetzea.
- futbolarien garapen profesionala hobetzea.
- taldearen emaitzak hobetzea
- futbolarien profil psikologikoari buruzko informazioa jasotzea.

Itzarri enpresa euskalduna eta bizkaitarra izanik, ohore handia da Athletic Club-a moduko talde esanguratsuarekin lan egitea eta lagundu ahal izatea.

 

 

EUSKAL COACHING FADURAKO IGERILEKUAN URETARATU DA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Getxoko udalak, Itzarri aholkularitza enpresarengan duen konfiantza erakutsi du berriz ere. Oraingoan, aurretik futbolean landutako Euskal Coaching zerbitzuak Fadura igerilekuko uretan izan du tokia.

Izan ere, 2010eko maiatzean, Getxoko maila ezberdinetako igerilariekin 3 saio praktiko landu ziren maiatzeko 3 ostiraletan. Hiru saio hauetan, bertako entrenatzaile diren Mikel, Beñat eta Itziarrekin batera, Itzarri aholkularitza enpresarekin kolaboratu zuen Aitor Burgoak parte hartu zuen.

 

Aitor Burgoa Ondarrutarrak, hainbat domina lortu ditu. Hauen artean: Europako 200 metro tximeletan txapeldun, Sei Nazioen arteko Meeting-ean 3 bider txapeldun, Espainiako txapelketetan hainbat aldiz izan da txapeldun etab. luze bat.

Beraz, saio hauen helburua, normalean erdaraz lantzen diren entrenamenduak euskaraz lantzea izan zen, kirol honetan aditua den pertsona baten eskutik, eta helburua guztiz bete zela aipatu beharra dago. Gainera kontuan izan behar da, Getxo igeriketa elkarteko entrenatzaile hauek euskaldunak direla eta etorkizunera begira entrenamenduak euskaraz gidatzeko gai zirela erakutsi zutela.

Jarrai dezagun euskara kirol esparru ezberdinetan sustatzen!

 


Page 1 of 4

Berdintasunaren alde lan egiten dugu.

Bilaketa

Harpidetu

CLAUDIO NARANJO ETA KOIKILI LERTXUNDIREKIN HITZALDIA IRAILAK 23AN

"EUSKALTEL EUSKADIREKIN GAILURRERA" BIDEOA

EUSKALTEL EUSKADIREKIN GAILURRERA

FUTBOLA OINARRITIK EUSKARA-BIDEOAK

ATHLETIC CLUB ETA BESTEAM

FUTBOLA OINARRITIK EUSKARAZ-PRENTSA ARTIKULUAK