Formakuntza : Talde lana hobetzeko tekniketan aurrez aurreko zein online bidezko formakuntza.
Itzarriren funtsezko zerbitzuetariko bat formakuntza da eta ematen ditugun ikastaroak Euskal Coaching eta Besteam zerbitzuen zeharkako jarduerak dira. Konplexuagoak diren zerbitzu hauen eduki zehatzagoekin, bezeroen beharretara egokitzen gara, bai metodologikoki bai edukiei dagokienean. Gure ikastaroak emateko metodologia parte hartzailea izaten da, hala ere, helburuen, ordutegien eta ikastaroak ematen diren tokiaren arabera, aldaketak izan daitezke. Bezeroak, gure ikastaroetatik jasotako ezagutzak kudeatzen ditu, eta gerta daiteke, ikastaro bat bukatu ondoren Itzarriko aholkulariak erakunde horretan lanean jarraitzea. Gure bezeroetako batzuk aipatzearren, Lorra, Coopera, Manufacturas DMP, Izar eta giza ekonomiaren barne dauden enpresak izan dira.






