Besteam

Besteam : Pertsonetan oinarritutako kudeaketa sistemak.

Besteam : Pertsonetan oinarritutako kudeaketa sistemak

Besteam, Itzarri erakundearen produkturik berriztatzaileena da. Pertsonen kudeaketan oinarritutako sistema dugu honakoa, pertsonen giza garapena eta hobekuntza jarraia bilatzen duena, era honetan, talde lana hobetzen delarik.

Zerbitzu hau bi ardatz nagusitan oinarritzen da: lidergotza sistemak eta Enneagrama teknika.

Lidergotza sistemen bitartez, inteligentzia emozionalari garrantzi handiagoa eman nahi diogu. Horretarako, analisi bat egiten da, honen bitartez pertsona orok talde lanaren funtzionamendu egokira bideratutako lidergotza gaitasunak dituela frogatzen delarik.

Gainera, Enneagrama teknikaren bitartez, pertsonen autokritika gaitasuna garatzea bilatzen da, hots, norberak dituen gaitasunak nahiz ahuleziak identifikatzea eta taldearen zerbitzura jartzea, horrela kanpo kritikak onartzen ikasiz.

Zerbitzu honek hiru ezarpen fase ditu:

1. Fasea: Lidergotza eta Enneagrama teknika ezagutzen.
Lidergotza funtzioak azaltzen dira eta Enneagrama teknikaren bidez  nortasunaren auto-ezagutza gauzatzen da. Fase honetan, lan-taldeak autokritika gaitasuna garatzea lortzen da. Azkenik, proiektuan parte hartzen duten pertsonen Enneagrama mapak eratzen dira.

2. Fasea: Bakarkako coaching-a, jarraipena eta kontrola.
Bakarkako coaching-a talde lana sustatzeko, taldea osatzen duten pertsonen giza garapenaren bitartez. Saio hauen aldizkakotasuna faktore garrantzitsua da. Bakarkako  saio guztiak bukaturik, hobekuntza jarraiaren ildoak ezarri nahirik, feedback bat egiten da zuzendaritzarekin.  

3. Fasea: Lan-giroaren hobekuntza
Fase honetan, talde lana hobetuko duen ekimen ludikoa burutzen da.

 

 

Euskera gure inspirazioaren iturri da.

Bilaketa

Harpidetu

CLAUDIO NARANJO ETA KOIKILI LERTXUNDIREKIN HITZALDIA IRAILAK 23AN

"EUSKALTEL EUSKADIREKIN GAILURRERA" BIDEOA

EUSKALTEL EUSKADIREKIN GAILURRERA

FUTBOLA OINARRITIK EUSKARA-BIDEOAK

ATHLETIC CLUB ETA BESTEAM

FUTBOLA OINARRITIK EUSKARAZ-PRENTSA ARTIKULUAK