Itzarri : Itzarri aholkularitza enpresaren aurkezpena.
Kaixo, Koikili Lertxundi naiz, Gestion del Conocimiento Itzarri aholkularitza enpresako zuzendaria, pertsonetan oinarritutako sistemak ezartzen dituen enpresa espezializatua alegia. Itzarri 2004.urtean jaio zen, partehartze sistemak aztertzen zituen doktorego tesi batetik eratorritako gauzatze praktikoaren ondorioz. Izan ere gure leloa “partehartzearen berrikuntza” da. Berrikuntza, gure buruak berritzailetzat hartzen ditugulako eta parte hartzea, gure produktuek pertsonen parte hartzea areagotzea bilatzen dutelako. Horretarako, 3 zerbitzu nagusi ditugu, Besteam, Euskal Coaching eta Formakuntza. Eskerrik asko eta espero dugu zuek ere parte hartzea.






