Euskal Coaching : Euskara sustatzeko zerbitzuen aurkezpena
Euskal Coaching barne 5 atal bereiz ditzakegu:
EUSKARA-TEK: ikastaro hau euskararen erabilera lantzen duen ikastaro teoriko-praktikoa da. Bertan, Itzarrik kulturarekin zerikusia duten pertsonaia ezagunen presentzia bermatzen du, hauen artean futbolariak, musikariak, idazleak, telebista aurkezleak, txirrindulariak, etab. Ikastaro honen helburua eskoletako gazteek, ulermena, deskribapena, irakurmena eta teknologia berriak bezalako atal garrantzitsuak lantzea da. Ikastaroa eskola bakoitzaren beharretara egokitzen da.
KIROL SAIOAK EUSKARAZ: Helburu nagusia, kirol taldeen entrenamenduetan euskararen erabilera sustatzea da, kirolari euskaldunen presentzia erreferente positiboa dela kontutan izanik, lan saioetan esku hartze zuzena izaten dugu, entrenatzaileari trebakuntza emanez eta hitz teknikoak batzen dituen gaztelania-euskarazko hiztegia eskainiz.
HITZALDIAK: Kirola eta kulturarekin zerikusia duten pertsonaia ezagunekin hitzaldiak antolatu eta gauzatzen ditugu: Futbolariak, txirrindulariak, idazleak, aktoreak, etab. Horrela hitzaldi hauetan publiko lez parte hartzen duten pertsonek euskararen erabilerarekin sentsibilizatzea bilatzen da.
EUSKARA ASTEA: Herrietan ospatzen diren jaiak edo jardunaldi bereziak herritarren parte hartzea bultzatuz antolatzen ditugu, programako ekintzak kudeatuz eta gauzatuz. Betiere euskararen eta euskal kulturarekin harremana duten ekitaldiak antolatuz, hots, esparru honetan ezagunak diren pertsonen parte hartzearekin.
KIROL ENTRENATZAILEEN ESKOLA: Eskola honetan kirol ezberdinetan entrenatzaileak direnei, euskaraz trebatzeko formakuntza ematen diegu. Alde batetik, formakuntza teorikoa, bigarrenez, formakuntza praktikoa. Azkenik, urteko plangintzaren materiala euskaraz ematen diegu.






